Kutun

Olentzero

Egunak laburtu zaizkigu, zuhaitz adarrak biluztu. Bazterrak orrazten dituen haizearen fiu-fiuak bihurtu zaizkigu basoko harrabots bakar.

Hotz gorria izango da nagusi. Laster antzigarrak estaliko ditu gure baratzeak eta burruntziak sortuko dira ura ttak-ttak jausten den tokietan. Negute da. Gaurik luzeenak, egunik laburrenak. Eta gure bizian ere batzuetan izaten da Negute.

Baina hor datorkigu Olentzero, gure kulturan aspaldikoa den ohitura zaharra, oraingo lei horiek betierekoak ez direla izanen oroitaraztera, gaurik luzeenaren ondoren argiailunari gaina hartzen hasiko zaiola aldarrikatzera, gure oihan biluz isilak bihar zuhaizti hostotsu alai bilakatuko direla adieraztera.

Bazterrak epelduko dituen ikatz preziatua ekarriko digu gure ikazkinak, basorik ilunenean ere gehienez erdiraino gal daitekeelako, hortik aitzina irteerarantz gindoazke eta. Bizitu dezagun denok ilintia, gaurko txingarretatik piz dadin biharko su berriaren gar jostaria.

Gatozen uztariztarrok, gatozen denok, Olentzero ospatzera. Astin ditzagun zintzarriak, jo dezagun makilaz lurra, eman diezaiogun hauspo biharra argituko duen dir-dir ttipiari!

Festa hau Louis Dassance ikastolak, Jondoni Bixintxo ikastegiak eta Kutun-ek dute elkarlanean antolatzen.

Kutun

Kutun ekonomikoki lagundu

Gure elkartearen ekimenak eta egitasmoak gogoko dituzu? Xumeki ala ausarki, behin ala maiztasunez, ekonomikoki lagundu gaitzakezu!

Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea