Kutun

Zein eskola nire haurrarentzat?

Haurrarentzat ikastetxea hautatzeko tenorean une giltzarrian zaude.Zein eredu hauta?

(web gune propioa: http://quelle-ecole.fr)

Murgiltze eredua, zer da?

Hizkuntzak ezik, ikasgai guztiak euskaraz lantzen dituen irakaskuntza eredua. Lehen mailatik frantsesa ikasgai dute. Kolegioan ingelesa eta gaztelera gehituko dira.

Eredu kontsolidatua...

50 urte indarrean eta oinarrizko irakaskuntza guztian: ama eskola + lehen maila + kolegioa + lizeoa.

Azterketa ofizialak ere (Brebeta, Baxoa) bi hizkuntzetan egin daitezke osoki edo partez.

Murgiltze eredua, zergatik?

+ Hautu federatzailea

Euskarak euskal herritar guztiak batzen gaitu, hiru milioi biztanle pasa dituen herria. Euskal Herri osoan nonahi ikasteko, lana bilatzeko edota aisialdiaz gozatzeko zubia eraikitzen du.

+ Lan munduan aukera berriak

Euskara jakitea eskakizun da hainbat lanbidetarako (irakaskuntzan, komunikabideetan, elkarteetan, erakundeetan…); beste askotan kontuan hartua da.

+ Kulturaren aniztasunerako

Haurrari euskara emateko eta gure kulturaren atea irekitzeko. Kanpotik etorria bazara, zure haurrari hemen errotzeko parada emanen diozu.

Elebitasun osoa bermatzen duen eredu bakarra delako murgiltzea.

Eredu elebidunak, aldiz, murgiltze denbora soilik gaien erdietan eta ikasgela barnean egiten duenez, frantses hiztun osoak (ahoz eta idatziz erregistro guztiak menderatzen dituzten herritarrak) eta euskal hiztun pasiboak (euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko eta idazteko maila kaskarra dutenak) sortzen ditu ia beti.

Frantses hutseko ereduak, azkenik, ez du inondik inora ere euskararen ezagutza egokia bermatzen.

Behin zure haurrarentzat euskararen aldeko hautua eginik, ez zaitez gelditu erdibidean!

Kutun

Kutun ekonomikoki lagundu

Gure elkartearen ekimenak eta egitasmoak gogoko dituzu? Xumeki ala ausarki, behin ala maiztasunez, ekonomikoki lagundu gaitzakezu!

Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea