Kutun

Euskaraldia 2018

Euskaraldia ekimena herri mailan antolatzeko eragile aktiboenetarikoa izan ginen

AHOBIZI: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

BELARRIPREST: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

ZER LORTU NAHI DUGU?

  • Inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
  • Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea.
  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea.

NON EGINEN DUGU?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan... Izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

  • 16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena.
  • Ahobizi izateko, euskaraz hitz egiten jakin behar da.
  • Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu!

Kutun

Kutun ekonomikoki lagundu

Gure elkartearen ekimenak eta egitasmoak gogoko dituzu? Xumeki ala ausarki, behin ala maiztasunez, ekonomikoki lagundu gaitzakezu!

Gurekin harremanetan sar

segurtasun kodea